Hungariako Kaldereroak Kaldereroak Grosen Egileak
Kantak Txikienentzat Argazkiak

KALDEREROAK GROSEN

Groseko Hungariar Kaldereroen Konpartsa 1985ean sortu zuten auzoko bizilagun batzuek, eta berehala elkartu zitzaizkien Groseko elkarte, ikastetxe eta koadrila batzuk. Otsailaren 2an, arratsaldeko seiak eta erdietan, hantxe irten zen kalera Jose Migel Barandiaran pasealekutik lehenengo konpartsa, baliabide gutxirekin baina pozik, eta, kalez-kale hainbat ahotsetan kantari ibili ondoren, Txofreko plazan jarri zuen kanpamentua.

Aurreko urteko harrera ona ikusirik, 1986an berriz irten zen konpartsa kalera, jendaurrean inoiz erakutsi gabeko partitura batzuk bere errepertoriora ekarririk oraingoan: Sarriegi maisuak Euskal Billera elkarteko kalderero umeentzat sortutako dantza eta kantu haien bitartez, neska-mutilek bete-betean partu hartu zuten festan.

1989an, Groseko kaldereroek liburuxka txiki bat plazaratu zuen, Kutxaren laguntzaz, gure konpartsaren historia eta kantuen hitzak zabaltzeko. Argitarapen hori urtero-urtero ateratzen dugu.

1990ean, orkestra txiki bat erantsi zitzaion musika-bandari, Groseko musika-eskoletako haurrek osatua. 1991n agertu ziren, lehenenengo aldiz, Hartza eta Hezitzailea.

1992an, ekitaldi berri bat erantsi zitzaion festari: Donostiako doinu zahar edo ezezagunen kontzertu bat eskaini zitzaion Txofreko plazan kaldereroek han egiten duen kanpamentua ikustera biltzen zen jendeari. Donostiako Udalaren Musika Kontserbatorioko ikasle-bandak jo zuen kontzertu horretan, José María Oiarzabal Belokiren zuzendaritzapean.

Hurrengo urtean, 1993an, donostiar ezagun batzuk irten ziren gure konpartsan: Txantxillo eta Fernando Mas; Miguel Aycart, 1985eko Momo jainkoa; Kepa Madariaga, 1989ko Momo jainkoa, eta José María Torres, 1993ko Momo jainkoa.

1994an, gure konpartsaren hamargarren urteurrena ospatu zen. Hainbat ekitaldi berezi antolatu ziren, besteak beste, Donostiako inauteriari buruzko liburuxka berezi bat eta Donostiako antzinako inauteriako doinuekin eginiko kontzertua: Marcha Real del Carnaval, Primitiva Marcha Zortziko de San Sebastián, Ataque de Errico Shemes, Comparsa de la Caballería de Gallos y Comparsa de la Caballería de Viejas. Azken hiru doinu horiek San Sebastian eguneko errepertorioan sartu dira, Danborraden Batzordeak aintzat hartu ondoren.

Urte hartan bertan, Donostiako Inauteriko Konpartsen Batzarrak Inauteriko "Urrezko sardina" eman zion Groseko Hungariar Kaldereroen Konpartsari, Donostiako inauteri zaharreko doinuak berreskuratzen egindako lanagatik.
1999an, “Dira-Dira” diskoa argitaratu zuen konpartsak, Euskadiko Kutxaren diru-laguntzaz. Diskoaren aurkezpenera Donostiako alkate Odón Elorza jauna eta C.A.T.en arduradunak etorri ziren. Disko horretan, Donostiako inauteri zaharreko doinu batzuk grabatu ziren, José María Oiarzabal Beloki maisuak konponduak.

Emakumeak ere konpartsan bete-betean parte har zezatela erabaki zuten, 2000. urtean, Kaldereroen Konpartsako Batzar Nagusiko kide gehienek; horretarako, partiturak moldatu ziren.
Urte horretatik aurrera, Gipuzkoako hainbat musika-bandak jo du urtero Txofre plazako kontzertuetan, konpartsa kalera ateratzen den arratsalde horretan bertan. Orain arte, hauek dira gurekin jo duten musika-bandak: Trintxerpeko Illunbe banda, Ordiziko banda, Tolosako banda, Errenteriko banda, "La Donostiarra" banda eta Irungo banda.

Kalez-kaleko ibilera aberasteko, biribilketa bakarra baitzegoen hasierako errepertorioan, Groseko kaldereroek doinu berri bat plazaratu zuten 2002an: “Konpontzaileak”, Juan Antonio Antero Aranzamendik sortua, eta José Mª Oiarzabalek harmonizatua eta instrumentatua.

Kaldereroren baten heriotza samin handia izaten da beti gure konpartsarentzat, baina 2004ko samina oraindik latzagoa izan zen, gure lankide ospetsu eta min bat hil zitzaigulako: Antxon Sierra, musikagile ezaguna eta kanpamentua bitartean kantatzen duten ume bakarlarien prestatzailea. Urte horretan hil zitzaigun Txantxillo ere, gure konpartsako kidea eta gizon txit ezaguna Donostiako kaleetan. 2004ko urte horretan bertan, gure konpartsak Inauterietako azken garaiko 25. urteurrenean parte hartu zuen, Donostiako Antzinako Inauteriko konpartsei eskainitako emanaldian eta desfilean. Orduz gero, konpartsa horiek urtero irteten dira inauteriko egitarauaren barruan.

Kaldereroen Konpartsako Asanblada Orokorrean honako hau adostu zuen gehiengoak 2000. urtean: Konpartsako edozein esparrutan emakumeek parte-hartzea. Horretarako, partiturak egokitu egin ziren.

Urte hartatik aurrera, Txofre Enparantzan kontzertuak eskaintzeari ekin zioten probintziako hainbat musika-bandak, kalitatearen eta errepertorioaren ekarria eginez jai giroari. Honako talde hauek jardun dute: Txintxerpeko Illumbe Banda, Ordiziako Banda, Tolosako Banda, Errenteriako Banda, Donostiarra eta Irun Hiriko Banda.

2002. urtean partitura berri bat gehituko zaio errepertorioari: “Konpontzaileak”, Juan Antonio Anterok konposaturikoa, eta Jose Maria Oiarzabalek instrumentaturikoa. Jatorrizko errepertorioko kalejira bakarraren aurrean beste aukera bat eskaintzeko sortu zen partitura berri hori. Elorza alkate jaunaren gutun bat jaso zen, Konpartsak eginiko lana zorionduz.

2004. urtean inauteriko azken garaiko 25. urteurren ospakizunean hartu zuen parte Konpartsak. Hain zuzen ere, Donostiako inauteri tradizionaleko konpartsei eskainitako desfile eta ikuskizunean hartu zuen parte Konpartsak.
Kaldereroetako materialak (historia, letrak, musika, eta abar) hedatzeko asmoz 2005. urtean webgunea sortu genuen: www.grosekokaldereorak.org.
2007. urtean Zuzendaritzan aldaketak egon ziren, eta berriro ere Kepa Madaria hautatu genuen lehendakari, baita Iosu Aizpuru idazkari eta Juan Mari Ulloa Konpartsako zuzendari ere. Taula gainean eginiko ekitaldi publiko xume batean irudikatu zen Zuzendaritza aldaketa hori.

2009. urtean Konpartsaren 25. edizioa bete zen, eta aldi berean, Hungariako Kaldereroen jatorrizko Konpartsaren sorrerak 125. urteurrena egin zuen. Urteurren horiek ospatzeko asmoz, hainbat kultur jarduera, jai eta ekimen sozial antolatu ziren.  Donostia Kulturaren laguntzarekin, Okendo Kultur Etxean erakusketa bat antolatu zen: Hungariako Kaldereroak. Bi urteurren 125/25. Kaldereroen inguruko bi hitzaldi eskaini ziren: bata, Gotzon Egiak eskaini zuen, euskaraz; eta bestea, José Manuel Feitok eskaini zuen Aviles-eko Kaldereroen inguruan. Udaletxearen laguntzarekin, Kaskariñak… dira? diskoa grabatu zen, Kaldereroetako errepertorio osoa eskainiz, euskaraz zein gazteleraz, eta baita Lorezain Konpartsako konposizio zenbait ere. Txofre Enparantzan Donostiako inauteri tradizionaleko kantuekin ikuskizun bat eskaini zen, baina, eguraldi kaskarrak ikuskizuna ilundu zuen. Donostia osoko kaldereroek Konstituzio Plazan eginiko kontzentrazioan parte hartu zuen Konpartsak. Urte hartan ere Konpartsaren “logo” berria diseinatu eta egin zen, eta amaitzeko, kalderero zahar eta berriak biltzeko anaitasun-bazkaria egin zen.

2010. urtean Txofre Plazan parte hartu zuen Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko bandak.  Aurreko batzarreko bi kide zendu ziren: Imanol Muñoz, idazkaria, eta Pello Azcona, diruzaina. Donostiako Aste Nagusian Gipuzkoako Txistulari Elkarteak Imanol Muñozi eginiko omenaldian parte hartu zuen Konpartsak.

Gora